Espaziountzi Sistemen Ingeniaritzako Sarrera Kurtsoa


Nire lehenengo lan esperientzia Europear Espazio Agentzian hasi eta handik gutxira Espaziountzi Sistemen Ingeniaritzako Sarrera Kurtso batean sartzeko aukera izan nuen, Southampton-eko Unibertsitateak (U.K) zuzenduta.

Kurtsoak klase teorikoak eta misio zehatzetako azterketa egiten zen eztabaida taldeak osatzen zuten.

Kurtsoaren helburua Espaziountzi Sistemen Ingeniaritza bereburuzko disziplina moduan azaltzea zen. Ikasleak gai zehatz baten inguruan hezitzea baino, kurtsoaren helburua gai ezberdinak sistema edo unitate baten eran bat etortzen diren modua azaltzea izan zen.
 


Ikasgaiak:
  • Ingurune eta misio azterketa.
  • Propultsioa.
  • Jarrera kontrolen fundamentuak.
  • Estrukturak.
  • Kontrol termikoa.
  • Mekanismoak.
  • Energía.
  • Komunikazioak.
Gainera, kargak espaziountziaren dizeinuan duen eraginari buruzko elementuak ere aurkeztu zituzten, hala nola misio konkretu batzuentzako posible ziren konfigurazio ezberdinen azterketa bat taldeko eztabaiden arabera.
 


Iñaki Rodriguez Rebolledo
Curriculum Vitae, 2004