Itsas Salbamendua eta Larrialdiko Garraio Sanitarioa
(1996 - gaur egunera)



 
 
 

Honako lan honetan, nire lankide guztiak bezala, bolondres moduan haritzen naiz, haren truke diru ordainik jasotzen ez dudalarik beraz. Hala ere, nire denbora librearekin onurazko zerbait egiteko eta gauza berriak etengabe ikasteko eta berrikuzteko posibilitatea ematen dit.

 

Itsas Salbamendua
1996-tik aurrera, beharrezko diren kurtsoak bukatu nituenean, Getxoko Itsas Gurutze Gorriko Itsas Salbamendu taldearen kidea naiz, berton itsas sorosle eta erreskate untzietako patroi moduan aritzen naizelarik. 

Gure lana naufragoen salbamenduan, itsas nabegaziorako arriskuen bilaketan eta kentzean, arazoak dituzten untzien erremolkean eta desagertutako pertsonen bilaketan datza. Arazoen berri SOS Deiak, Itsas Salbamendu Espainiarrak edo ta partikularre bat ematen digute.

Horrez gain Urpeko Salbamendu Taldea osatzen duten 10 urpekarietako bat naiz, eta haiekin bat aritzen naiz arazoetan dauden beste urpekari batzuen erreskatean eta desagertutako edo ta itotako pertsonen bila.
Ekintza hauetatik ikasitakoen artean zera aipa daiteke: 

Taldeko lanean esperientzia: Erreskate lanak taldean egiten dira beti, taldekideen arteko konfidantza izugarrizko garrantzia duelarik. Salbamendu batean ari diren pertsonen arteko lankidetza oinarrizkoa izaten da, erreskatearen arrakasta zein bezte taldekideen bizitzak talde guztiaren zein kide bakoitzaren aritzearen menpe egon bait daiteke. 

Itzulkortasuna eta erabakitze ahalmena egoera latzetan: Inprobisazio ahalmena oso garrantzitsua izaten da lan hauetan ezen, emergentzia batetara ateratzen garenean, oso gutxitan jakin dezakegu zer aurkituko dugun bertan.
Eguraldirik hoberena gure etsai bihur daiteke oso minutu gutxi batzuetan, eta honek aurretik ezarritako aktuazio protokoloan berehalako eragina izaten du.



Larrialdiko Garraio Sanitarioa


1998.ean itsasoko emergentzietaz gain lurean ere aritzea erabaki nuen eta Larrialdizko Garraio Sanitario Sarean lan egiten hasi nintzen: Lehengoz sanitario moduan (ambulantzietan gaixoei arreta sanitarioa eskeintzeko titulazioa lortu nuenean) eta hondoren, 2000.ean, larrialdizko ibilgailuen gidari postuan ere (BTP gida baimena lortu ondoren).

Gure lana gaixo larri eta istripuetan zauritutako pertsonei lehengo atentzio bat ematea izaten da eta, beharrezkoa gertatzen bada, anbulantziarekin hospitale batetara eramatea ere. Horretarako Uribe Aldean laguntza ematen duten bost anbulantzia ditugu, SOS Deiak edo Osakidetzak izaten dituzten larrialdietan eralbiltzen ditugularik. 

Aktibitate honetan ikasitakoak honako hauek lirateke: 

  Taldeko lana: Anbulantzia bakoitzeko dotazioa hiru sanitariok osatzen dute (haietako bat gidaria ere izanik), eta haien arteko elkarlana behar-beharrezkoa gertatzen da aktuazioak behar bezala aurrera ateratzeko eta asistentzia kalitate ona emateko. Taldekide bakoitzak gaixoaren azterketa eta estabilizazioaren parte bat hartu behar du bere gain, baina bere kideek egindako azterketa kontutan arturik, hala nola haiek lortu ahal ditzaketen diagnostiko posibleak. 

  Itzulkortasuna eta erabakitze ahalmena: Itsas Salbamenduan bezala, anbulantziaren dotazioak ez daki zer aurkituko duen istripua gertatu den tokira irizterakoan, ezta gaixoak izango duen larritasuna. Honek, sanitarioak arazoaren soluzioa azkar pentsatzera eta irteera hori aurrera nola atera erabakitzera behartzen ditu, behin emergentziaren tokian daudelarik.


Iñaki Rodriguez Rebolledo
Curriculum Vitae, 2004