Flight Test Course


Ingeniaritza Aeronautikazko ikasketak bukatu baino lehen, Cranfield-eko unibertsitateak (U.K.) eskeinitako Hegaldi Saiakuntza kurtso bat egiteko aukera izan nuen unibertsitate honek daukan laborategi hegalarian (honetarako egokituta dagoen H.P. Jetstream 100 bat). 

Hegazkin berriaren ideia sortzen denetik hegazkin hori merkatura ataratzen den arte diseinuak hainbat fase igarotzen ditu, hoietako azkenetariko bat Hegaldi Saiakuntza delarik.

Fase honetarako benetako nehurritako prototipo bat eraikitzen da eta sakoneko saiaketak egiten zaizkio, estabilitatea, maniobra gaitasunak, segurantza, potentzia,... etabarrekin erlazionatuta dauden faktore guztiak miatuz.
Hegaldi bakoitza baino lehen ondorengo nehurketak egiteko beharrezkoa izango zen teoria irakazten ziguten, hala nola hegaldian zehar agertuko zitzaikigun parametroen analisia, instrumentu guztietatik zeintzuk irakurri eta noiz egin irakurketa, ... etab. 

Hegaldiaren ostean ondorengo analisia egiten zen. Berton ikasleok taldeetan egiten genuen lan irakasleen laguntzaz, geure norbereko nehurketak azalduz grafikak eraikitzeko eta kalkuluak egiteko formulak deribatzeko.

Ikasgaiak honako hauek ziren: 
Atmosfera: abiadura, altuera eta tenperaturaren nehurketa; presio erroreak (PE) eta haien nehurketa, airearen datuen konputazioa, maila sinplezko nehurketak. 
  • 1.go Hegaldia: PE-ak eta erregai fluxuak nehurtu genituen abiadura ezberdenitan.
  • Analisi 1: PE-ren kalkulu eta grafikak, altueren kalkulua presioaren arabera, tenperatura estatikoaren estimazioa, abiadura ekibalente eta abiadura errealaren kalkulua, eta datu hoien erabilpena autonomia grafika bat sortzeko.
Bultzada (eta inzidentzia), marruskadura eta haren eragina hegaldiaren jokaeran, motoreek emandako potentzia eta indarraren arteko konparaketa. 
  • 2. Hegaldia: Indar eta inzidentzien nehurketa hegaldi nibelatuan.
  • Analisi 2: Bultzada/marruskadura polarraren kalkulua, iraunketa gehieneko eta autonomia hobereneko abiaduren estimazioa, 1.go Hegaldian lortutako emaitzekin konparaketa. 
Egonkortasun estatiko longitudinala eta maniobretan, mugimendu longitudinalen moduak.
  •  3. Hegaldia: Sakontasun lemaren angelu eta indarren nehurketa "out of trim" egoeran, hegaldi zuzen eta biraketan, periodo labur eta fugoide moduen erakusketa.
  • Analisi 3: neutral eta maniobra puntuen kalkulua, "stick fixed" eta "stick free" moduetan, periodo laburraren eta fugoidearen frekuentzia natural eta amortiguazioen estimazioa.
Zeharreko egonkortasuna eta zeharreko mugimendu moduak.
  •  4. Hegaldia: Hainbat nehurketak norabide tinkozko irristaketak erabiliz; kulunka lehun, "dutch roll" eta espiral moduen azalpena eta azterketa.
  • Analisi 4: Kontrolen deflekzioa egoera naturalari buruzko grafiken eraikuntza (Yv, Nv eta Lv kalkulatuz) eta zeharreko moduen daten azterketa.

Iñaki Rodriguez Rebolledo
Curriculum Vitae, 2004