Gaur egun Nazioarteko Estazio Espazialetik karga lurrera bueltan ekartzeko bi modu bakarrak Estatu Batuetako Space Shuttle eta Errusiako Soyuz-a dira, eta Europak ez du horretarako erabili daitekeen gailurik. Space Shuttle-ek oso posibilitate murriztuak ditu, urtero lau alditan soilik bidaltzea bait dago programatuta. Horregatik, bidai hoien artean Nazioarteko Estazio Espazialetik karga ekarriko lukeen gailu bat diseinatzea oso garrantzitsua izango litzateke. |
Projektu honetan 2004. urtearen erdirarte haritu naiz, eta nire lana projektu guztiaren, parte hartzen duten ikasle eta unibertsitateen, eta pare bat entrepresen kordinakuntza izan da hain zuzen. Honez gain, projektuarako erabilgarri zegoen diruaren banaketa ere egin behar izaten nuen. |
Bir-Sarrera Gailua
|
Gainera, segurtasuna handitzeko, bere tmaina txikia dela
medio gailua guztiz erreko litzateke bir-sarreran arrazoi batetik edo bestetik
kanpoko estruktura artez puztuko ez balitz.
|
Tether-a
|
Tether sistema soka mehe bat besterik ez da, eta berez zabaltzera eta behin zabaldu eta gero tentsioa mantentzera eragiten dion grabitatearen indarreko gradienteare bidez dago zuzenduta. Bi masa espazioan tether baten bidez konektatzen direnean, lurra habiadura angular berean orbitatzera behartzen ditu tether beraren tentsioak. Hala ere, satelite arruntentzako orbiten dinamikak orbita baxuago batetan dauden gauzak lurraren azala beste orbita altuago batetan daudenak baino habiadura handiagoaz inguratzera behartzen ditu. |
![]() |
Tether-a moztu egiten denean, orbita txikiagoan dagoen masak
(kapsula gure kasuan) tether-atik tentsioa jasoteari uzten dio, eta ibilbide
zirkularra mantentzeko gai ez den habiadura baxuegi batekin gelditzen da
orbitan. Orduan, kapsula bere hasierako garaiera zirkularra baino perigeo
baxuagoa (7 aldiz tether-aren luzeera, gutxi gora behera) izango duen orbita
eliptiko batean sartuko da. Perigeo berri hau lurreko atmosferaren barne
kokatzen bada bir-sarrera hasiko da. Era berean, garaiera haundiagoa duen
masa (Nazioarteko Estazio Espaziala gure kasuan) orbita altuago batean
sartuko da.
Nazioarteko Estazio Espaziala, kokatuta dagoen orbitaren garaiera dela eta, egunero 200 bat metro "jausten" dela, eta horregatik noizbehinka bere hasierako orbitan jartzea beharrezkoa izaten dela kontutan hartuta, gure motodoaren ohizko erabilerak ekarriko zituen abantailak eta erregai aurrezpena nahiko nabariak agertzen dira. Gure gailua eta tether-aren sistema Foton motako satelite Errusiar batetik probatuko da, baterien moduloaren gainean kokatuta. 2006.ean jaurtitzea da gure plana, baina 2005.etarako saiaketa jaurtiketa bat egongo da prest. |
Iñaki Rodriguez Rebolledo |
![]() |
Curriculum Vitae, 2004 |