FOTON-M1 |
Foton-en bertsio berriaren lehenengo jaurtiketa 2002.eko
Urriak 15ean izan zen, Plesetsk Kosmodromotik, Errusia iparraldean. Barruan,
ikasleak diseinatu eta prestatutako hiru experimentu zihoazten lehenengo
aldiz: Floatin´ Protein, Chondro eta Winograd.
Experimentu hauen Project Manager-a izanda, nire betebeharra zera zen: Experimentuen integrazioa erabateko arrakasta izan zen. Jaurtiketa ez ordea, alboko booster-etako baten matxurak Soyuz koheteak indarra gal zezan eragin zuen, jaurtiketaren osteko 29. segundutara misioari bukaera jarriz kohetea airean gelditu, lurrera erori eta satelitea eta bere karga guztia errautz bihurtu zituen eztanda ikaragarri batekin. |
![]() |
FOTON-M1-ko experimentuen bir-jaurtiketa ISS-ra |
2002. urteko Soyuz istripuaren ondorioz galdutako experimentuetatik
bik Nazioarteko Estazio Espazialera (ISS) joateko aukera izan zuten 2003.
eko Maiatza eta Urriak bitartean, Pedro Duque astronautarekin Cervantes
Misioaren barruan.
Kasu honetan tripulatutako hegaldi bat denez, experimentu hauek modifikazio mordo bat jasan behar izan zuten honelako misiotarako ezarrita dauden errekerimenduei aurre egin ahal izateko. |
Nire betebeharra honako honetan experimentuen zuzendaritza, koordinakuntza
eta garapena izan zen, hala nola dokumentazio ofizialaren prestakuntza
eta hegaldiaren aurretik pasa behar diren azterketen antolakuntza.
|
FOTON-M2 (SaySoy)
|
2005.eko Apirilarako antolatuta, Foton-M2k 2002. urtean Foton-M1aren istripuan birrindutako experimentuei espaziora joateko bigarren aukera bat eskeiniko die. Honez gain, zenbait experimentu berrientzako tokia ere izango du. |
Misio honetan nire lana SaySoy izeneko experimentu baten zuzendaritza eta prestakuntzan datza. SaySoy italiar unibertsitate eta graduatuondoko botanika ikasleek batera eraikitzen ari diren experimentu autonomo bat da. Experimentu honen helburua soja haziak espazioan hazteko posibilitatearen ikerketan datza. Honen ondorioz soja haziak misio luzeetako edo eta estazio espazialetako tripulazioen dietaren parte izan litzatekete. |
![]() |
Experimentua espazioan dagoen bitartean haziak hazten hasiko dira. Hondoren, lurrera bueltatu bezain pronto, analizatu egingo ditzte mikrograbitatearen eragin pean egotearren azaldutako aldaketa morfologiko zein estrukturtalen bila. |
FOTON-M3 (ERISTO eta E-OSTEO) |
Foton-M3ren jaurtiketa 2006.eko Urrian dago antolatuta. |
![]() |
Oraingoz, frantziar-kanadiar experimentu baten koordinakuntza eta integrazioaren
arduraduna naiz. Experimentu honek bi atal ditu: ERISTO eta E-OSTEO.
Experimentu honek 2003.ean egin zuen hegaz amerikar Space Shuttle Columbiarekin, zoritxarrezko STS-107 misioaren barruan. Misio hau ezbeharrean bukatu zen bir-sarrera fasean untzia suntzitu zenean, bere karga eta tripulazioarekin batrera. Fotonek espazioan eraikitako hezur estrukturei buruzko emaitzak lortzeko bigarren aukera bat eskeiniko du, hori bait da experimentu honek duen helburua hain zuzen ere. Saiaketa honen ideia zeran datza: hezur estrukturak espazioan haztean osteoporosiari buruzko ikerketa bat egiteko. Experimentu hau guztiz automatikoa izango da, telemetriak gainbegiratuta, eta orbitan 16 egun pasa eta gero berreskuratuko dugu. |
Iñaki Rodriguez Rebolledo |
![]() |
Curriculum Vitae, 2004 |